WordPress da ikastaroan landu dugun tresna.

Gaur Azkue fundazioak eskeinitako ikastaro batean batu gara. Blogak egiten eta erabiltzen ikasteko ikastaroa izan da eta, batez ere, WordPress tresnaren erabileran zentratu da ikastaldia.

Garai batean oso modan egon ziren weblogak, baina sare sozialen iritsierarekin batera, hasierako arrakasta hura galduz joan zen internet bidez komunikatzeko modu hau. Azken aldian, ostera, bigarren loraldi moduko bat bizitzen ari da blogosfera eta une bikainean heldu da ikastaroa.

WordPress tresnak baliabide eta aukera ugari eskeintzen ditu. Oinarrizkoenetatik hasita, webgune oso eta osatu bat garatu ahal izaterainoko aukerak.

Ikastaroan praktikatzeko sortutako bloga da hau.